1881-etik

Mende bat baino gehiagoko historia mahaiaren inguruan.

Salegin sukaldaritzarekiko grina bizirik mantentzen dugu 1881etik, gure etxea produktu ona, txingarra eta gertuko giroa bilatzen dutenentzako topaleku bihurtuz.

Gure jatetxea Itziarren dago, Gipuzkoan, Getaria eta Donostiatik gertu. Urteekin egokitzen eta aldatzen joan gara, baina beti funtsezkoari leial: etxean egindako platerak, txingarraren sua eta produktuarekiko erabateko errespetua. Hemen gastronomia patxadaz gozatzen da, naturaz inguratuta, itsasoaren eta mendiaren artean.

Gaur, Maribi eta Tasio, bosgarren eta seigarren belaunaldiak, aurrera goaz, gu bezain leiala den talde handi batekin. Etxe hau bizirik mantentzeko eta pertsona bakoitza gure familiako kide balitz bezala hartzeko ilusioarekin jarraitzen dugu.

gaur arte…

gure taldea. Gure familia.

Salegi Gipuzkoako erreferentziazk jatetxe moldakorra da gaur egun. Gure aurrekoen esperientzia jaso dugu gaurko errealitatera ekartzeko, eta gastronomiak, inguruneak eta gertuko tratuak bat egiten duten leku bat sortzeko, benetako esperientziei bizia emateko. Donostiatik eta Getariako flysch ezagunetik oso gertu gaude. Espazio berrituak eta era guztietako ospakizunetarako pentsatutako zerbitzuak ditugu.

Equipo de cocineros. Restaurante Salegi. Deba
Txingarretako sukaldaritza

Suak definitzen gaitu: haragiak, arrainak eta barazkiak bere puntuan.

Xarma duten espazioak

Jangela argitsuak, lorategi eta edozein egoeretara egokitutako txoko moldakorrak.

Gertuko tratua

Hemen hospitalitatea etxean bezala bizi degu: xehetasun guztiak zaintzen ditugu.

Geuk egina

Gure plater eta postre guztiak etxean egiten dira, benetakoaren kontu eta zaporearekin.

Aparkaleku erosoa

Bi aparkaleku handi ditugu autoa uztea inoiz arazo izan ez dadin.

5 areto

Otordu intimoetatik hasi eta ospakizun handietaraino. Edozertarako prest gaude.